Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Architecture Effects
Data:
2018ko abenduak 5 - 2019ko apirilak 28
Komisariotza:
Manuel Cirauqui eta Troy Conrad Therrien
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Arkitektura | Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Materialak | Ekimen artistikoak | Ekonomia | Etorkizuna | Kontzientzia | Komunikazioa | Kontakizun-eraikuntza
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://architectureeffects.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketa

Zerk bilakatzen du arkitektura eraikuntza hutsa baino gehiago? Galdera hori, asmakizuna ia, arkitektura bera bezain zaharra da. Diskurtso arkitektonikoaren historia osoa galdera horri erantzuten aritu da, eta formula bat agertu da behin eta berriz: arkitekturak eraginak dauzka. Are gehiago, aurretik zegoenean eragin ez ezik, zerbait berria sortzen du. Hori da, behintzat, teoria, baina gutxi izan dira gauzatutako adibideak. Eraikin batek eragin errealak erdiesten dituenean, arkitekturaren betiko promesa betez, historiaren norabidea aldatzen du.

Hala gertatu zen Guggenheim Bilbao Museoarekin 1997an. Turismo globalaren eskutik hiriak jasandako eraldaketa eta aldaketa sozial eta kulturalaren ikono gisa Museoak duen papera birdefinitzea izan ziren “Bilbo efektu” delakoa ekarri zutenak. Frank Gehryren eraikina aurrendaria izan zen teknologia digitala bere diseinu, eraikuntza-lan eta irudi-hedapenerako erabiltzeari zegokionez, eta arkitekturaren eraginen inguruko arau berri bat ezarri zuen, ondorengo urteetan gure bizitza goitik behera aldatuko zuten tresna berberak baliatuta.

Architecture Effects arkitektura, arte eta kontakizun-eraikuntza delakoaren inguruko erakusketa da, eta egintzat jotzen dugun eguneroko magiari erantzuten dio bi hamarkada geroago. Gure egunerokoaren alderdi guztiek jasaten dituzten efektuak aztertzen ditu erakusketa honek: oinarri logistiko eta materialetik hasi, eta identitate, kontzientzia eta erritualen inguruko auzietaraino.

Elkarri loturako hiru lurraldek osatzen dute erakusketa: AirlockLorategia eta Burbuila deituriko gune digitala; azken horretara doako aplikazio baten bitartez sar daiteke. Erakusketaren esperientzia joan-etorri etengabe gisa pentsatu da: materialaren eta birtualaren arteko, historiari buruzko espekulazioen eta etorkizunari buruzko susmoen arteko truke-leku bezala; bisitariei espazio eta denborari dagokionez gorputz eta gogoaren bitartez hiperkonektatuta daudela sentiaraziko diena. Hala, ikusgai dauden obra eta objektuak baliatuz, ikuslearen gogoeta pizteaz gain, horiekin jarduteko aukera eskaintzen du guneak.