Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

Sarrera

Architecture effects

Guggenheim Bilbao Museoaren eta New York-eko Solomon R. Guggenheim Museoaren arteko ekimen bateratu batean oinarrituta, Architecture Effects erakusketak begirada berritzailea proposatzen du aro digital betebetean arkitekturaren eta storytelling delakoaren artean gertatzen diren konexio eta elkarrekikotasunen gainean. Erakusketaren abiapuntua galdera intenporal bat da: Zerk bilakatzen du arkitektura eraikuntza hutsa baino gehiago? Erakusketak arku konparatibo bat marrazten du post- Internet kulturak une gorena duen honetan, Museoaren eraikina bera eredutzat hartuta: 1997an inauguratu zen, eskala globalean komunikazio- eta ekonomia-“efektuak” zituen arkitektura digitalaren lehen adibide magistral gisa. Arkitekto eta artisten dokumentu eta obren hautaketaz gain, diseinu eta kritika arloetako pertsona garrantzitsuen ekarpenek osatuko dute Architecture Effects; hala, komunikazioaren, ekonomiaren, artearen eta irudiaren arteko fusioaren gakoak bilatuko ditu erakusketak, gaur egungo arkitekturaren praktika ezaugarritzen baitu fusio horrek.