hezkuntza-edukia
Teknikak eta esperimentazioa
- Izenburua:
- Teknikak eta esperimentazioa
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | Pertzepzioa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
HURBILKETA MATERIALA
Oraingo honetan, Asmamenaren ildoa erakusketako artistek erabilitako lan-prozesu desberdinetarako hurbilketa tekniko eta esperimentala eskaintzen du didaktika-gune honek. Hala, ezagutzera ematen ditu pieza figuratiboetako zein lanik abstraktuenetako batzuk sortzeko erabilitako ezohiko materialak eta teknikak. Gainera, agerian uzten du hemen bildutako obren egileak nola baliatzen diren, adibidez, teknologiaz edo espazio arkitektonikoaz, beren ideiei forma emateko. Korridore honetako alde batean, erakusketako artistek erabili ohi dituzten materialen hautaketa bat ikus daiteke, arruntenetatik ezohikoenetara; beste aldean, berriz, sortze-prozesu desberdinen bitartez nola konbinatzen diren azaltzen da. Obrak gauzatzeko erabilitako elementuetan arreta jarri ondoren, begirada berri batekin behatu ahal izango ditugu piezak; ziurrenez aldatu egingo da gure pertzepzioa, eta ñabardura joriagoekin esperimentatu ahal izango dugu erakusketa.