Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

hezkuntza-edukia

Nola

INSPIRAZIOA estimulu bat da, ideiak garatzera bultzatu eta sortze-ekintzara mugitzen gaituena. Artean kontaezinak dira inspiratzeko dauden moduak; hemen erakusketako zenbait obrarekin zerikusia duten lau prozesu erakusten dizkizugu, artelanak elkarrengandik bereizten eta lotzen dituzten ezaugarriak adierazteko aukera ematen digun eredu didaktiko bati jarraituta. Inspirazio-prozesuok ondokoak dira: asoziazioa, suposizioak, sail-lana estrategia gisa, eta esperimentazioa. Fitxa didaktikoetan horien ezaugarri garrantzitsuenak ageri dira, eta, kasu bakoitzaren arabera, erreferentzia egiten diete materialei, efektuei, bitartekoei eta eragiten dituzten ekintzei, edo beren sortze-prozesua ondoen definitzen duen elementuari, beti ere beren testuinguru artistikoan arreta jarrita.

Prozesu horiek gogoan izatera animatzen zaitugu aretoetako obrak behatzen ari zaren bitartean, haiek balioesteko eta haietaz gozatzeko modu berriak aurkituko baitituzu horrela.