Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

hezkuntza-edukia

Zer

MATERIALAK BERRERABILTZEA.

Jakina denez, margoak, pintzelak eta mihiseak erabiltzeaz gain —plastikaren tradizioari lotu ohi zaizkion tresnak denak ere—, gaur egungo artea askotariko bitartekoak, lanabesak eta baliabide teknikoak gehituz joan da mugarik ez duen sormenari bide emateko. Egia esan, artista batek bere obra sortzeko erabiltzen duen edozein elementu edo materia sar liteke kategoria horretan; erakusketa honetako piezetan topatzen ditugunetako asko hasiera batean ez ziren artearen arloan erabiltzen; aitzitik, egileak izan dira xede bat eman dietenak. Askotan, gainera, hondakin-elementuetara jo izan dute sorkuntza-lanean berrerabiltzeko. Erakusketa hau osatzen duten lanak egiteko erabilitako objektu zein material heterogeneoen artean daude LEDak, harriak, kautxua, plastikozko potoak, kartoia, alanbrea, soka, globoak, zerrautsa, aparra, likidoak, sare metalikoa, alabastroa, egurra, baxera apurtuen zatiak, klera, arbela, errautsa, irina eta arroza.