Edukira zuzenean joan

Barbara Kruger: Another day. Another night

hezkuntza-edukia

[SARRERA]

Areto honek Barbara Krugerren (New Jersey, 1945) lanaren dimentsio publikoa ezagutzera gonbidatzen gaitu: Krugerren artea museoetatik atera eta hiriko paisaiaren parte bihurtzen duen dimentsioa, alegia. Hemen aurkeztutako bitrinan, artistaren lana jendarteratzeko modu berriak ahalbidetu dituzten eguneroko objektuak daude ikusgai, artistak berak diseinatuak batzuk eta elkarlanean eginak besteak. Pantailan proiektatutako dokumentalak, berriz, Krugerrek 2017an egindako interbentzio bat aurrera eramateko prozesua erakusten du —New Yorkeko Coleman skate parkean instalatua, Performa 17 Bienalaren testuinguruan—, eta Krugerren gogoetak jasotzen ditu, artista gisa izan zituen hastapenez hizketan. Gainera, erakusketaren katalogoa ere badago kontsultagai gune honetan.