hezkuntza-edukia
OBJEKTUAK
- Izenburua:
- OBJEKTUAK
- Erakusketa:
- Barbara Kruger: Another day. Another night
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Diseinua | Publizitatea | AEB | Hitzak | Hizkuntza
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kruger, Barbara
Barbara Krugerrek eguneroko objektuen diseinura ere zabaldu du bere jardun artistikoa, beti ere bere eskala handiko lanek bereizgarri duten lengoaia bisual zuzen eta probokatzailea erabilita. Metroko txartelak, kamisetak, aldizkari-azalak eta are monopatinak ere bihurtu ditu bere mezuak helarazteko bitarteko. Bere esaldi probokatzaileak jendeak egunerokoan darabiltzan objektu arruntetara egokitzean, mezuen irismena eta eragite-ahalmena areagotzea lortzen du. Izan ere, objektuok daramatzan edonor pentsamendu kritikoa zabaltzeko baliabide bihurtzen da, erronka botatzen baitio parean topatzen duen orori. Objektu horiek ez dira, inondik ere, merchandising artistikoa, Krugerren diskurtsoaren luzapena baizik, eta bizi dugun mundua zalantzan jartzeko aukera bihurtzen dute edozein azalera.