Edukira zuzenean joan

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Data:
2013ko ekainak 14 - 2013ko urriak 6
Komisariotza:
Bice Curiger
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Heriotza | Artea eta denbora | Artea eta historia | Artea eta emozioa | Pintura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Barrokoa
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/barroko-neurrigabea-cattelanetik-zurbaranera/

Erakusketa elkarrekin antolatu dute Kunsthaus Zürich-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak. XVII. mendeko lanak egungo artelan garaikideekin uztartuko ditu, Barrokoaren ohiko noziotik aldentzeko; ez dira erakusketaren ardatz Barrokoari lotutako handitasuna, apaingarrien joritasuna eta urre kolorearen ugaritasuna. Aitzitik, gai du hilezkortasunaren menpeko bizitzaren ezegonkortasuna: bizitasun ezegonkorra, beroa, grinatsua eta galdua.

XVII. mendeko eta egungo artelanak elkarrekin kokatzeko zinemako baliabideen antzekoak erabiliko dira. Horrela adieraziko da, bi errealitate ezberdin izan arren, antzekotasunak dituztela eta batak bestea elikatzen duela; gainera, horrek ikuslearen begirada aberastuko du. Besteren artean, honako hauen artelanak izango dira ikusgai: Francisco de Zurbarán, Alessandro Magnasco, Jan Steen, Maurizio Cattelan, Paul McCarthy eta Cindy Sherman.