Edukira zuzenean joan

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

hezkuntza-edukia

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

Izenburua:
Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Erakusketa:
Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Barrokoa

Barroko neurrigabea. Cattelanetik Zurbaránera erakusketak helburu du Barrokoaren ohiko nozioa zalantzan jartzea, eta asmo hori betetzeko, XVII. mendeko maisulanen eta gaur egungo artisten lanak uztartu dira. Erakusketaren azpitituluak aditzera ematen duenez, alderantzikatze kronologikoa dago, alegia, gaurko ikuspegitik begiratzen zaio Barrokoari, eta beste modu batean definitzen da beraz. Erakusketaren edukiak osatzeko baliabideak elkartu ditugu didaktika gune honetan: testuak batetik eta
musika-laginak bestetik.

Termino batzuen definizioak azaltzen dira lehen, erakusketaren katalogoko glosategitik hautatutakoak. Barroko garaiko zein oraingo giza bizitzaren eta jokabideen argi-ilunen berri ematen dute. Kontzeptu-mapa bat dago ondoren. Jolas bat da, azaldutako termino horien arteko elkarloturak ezartzeko. Aukera ugari dago, eta, ziur asko, irudimena baliatuz erantzun ezberdinak aurkituko dituzue; denak ere onargarriak. Artelanen atzean dauden kontzeptuen arteko loturan sakontzen lagunduko dizue jolasak. 

Azkenik, korridorean entzungailu batzuk daude musika aukeraketa batez gozatzeko. Doinuok Michael Glasmeier arte-historialariak bereziki iradoki ditu, erakusketako didaktika atalerako. Barroko garaiko eta gaur eguneko musika alboz albo ipintzeak kontraste jostagarria sortzen du, eta entzulearen zentzumenak eta sentimenduak pizten ditu; era berean, bi musika-eredu guztiz ezberdinak aurkezten zaizkio entzuleari. Uztarketa horren bidez, musika-eredu horien antzekotasunak agerian jartzen dira, eta aditzera ematen da Barrokoak oraindik ere eragina duela kulturan, bere adiera zabalenean.