Edukira zuzenean joan

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

Sarrera

Barroko neurrigabea: Cattelan-etik Zurbarán-era. Bizitza ezegonkorraren adierazpenak

Izenburua:
Barroko neurrigabea: Cattelan-etik Zurbarán-era. Bizitza ezegonkorraren adierazpenak
Erakusketa:
Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Gaiak:
Gizakia | Heriotza | Artea | Artea eta historia | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Pertzepzioa | Subjektibotasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Barrokoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Cattelan, Maurizio | Zurbarán, Francisco de

Barroko neurrigabea: Cattelanetik Zurbaránera. Bizitza ezegonkorraren adierazpideak erakusketak gaur egungo artea eta XVII. mendeko pintura lanak egungo artelan garaikideekin uztartuko ditu, Barrokoaren ohiko noziotik aldentzeko; ez dira erakusketaren ardatz Barrokoari lotutako handitasuna, apaingarrien joritasuna eta urre kolorearen ugaritasuna. Aitzitik, gai du hilezkortasunaren menpeko bizitzaren ezegonkortasuna: bizitasun ezegonkorra, beroa, grinatsua eta galdua, heriotzak mehatxatuta. Erakusketaren xedea ez da, ezta ere, korronte estilistiko neobarroko berri bat nabarmentzea, baizik eta azpimarratzea obra garaikide batzuetan arteak errealitatearekin harremana bilatzen duela, eta, hori egitean, zuzenean alderdi existentzial ezberdinekin harremanetan jartzen dela.

Barrokoa dinamismo, sentsualitate, gehiegikeria eta antzerki izaerarekin lotzen da, itxura klasikoek duten handitasun goxoa egiteari uztearekin. Baina barrokoa ere ezegonkortasun garai batekin eta ezarritako ordenaren gainbeherarekin lotzen da. Erwin Panofsky arte-historialariak ongi azaldu zuen bezala, Barrokoa “subjektibismoaren garaipena da, sufrimendua eta umorea neurri berean adieraztea helburu duena”.

Erakusketarako aukeratu diren pinturak, garai estilistiko hartakoak nahiz garaikideak, errealitatera hurbiltzen dira, bat eginik kontrasteen unibertso bat sor dezaten, non ilusionismoa, hiperrealismoa eta bizitasun grinatsu baten irrika nagusi diren. XX. mendeko abangoardiek ere artea eta bizitza parekatzea izan zuten helburu. Gaur egun, grina esentzialista hori ahaztuta badago ere, bere islak oraindik bizirik dirau esperimentatzen duten artisten artean, artearen eta bizitzaren arteko muga irekia lagun dutela.

Orainalditik, Barroko neurrigabeak historiari so egiten dio. Obrak multzoka daude eszenaratuak, honako gaien inguruan antolatuak: landa-girokoa, baldarra dena, erlijiozkoa, sentsuala, groteskoa, barregarria dena eta gizon gisakoa. Erakusketaren egiturak azalekoenak diren analogia tematiko eta formalak saihesten ditu, eta arte Barrokoaren eta obra garaikideen arteko topaketa muntaia zinematografikoaren antzera erabili: iragana eta oraina, bi errealitate desberdin, baina kideko, elkar ernaltzen, elkar elikatzen eta, modu horretan, ikuslearen begirada berritzen dute.