Edukira zuzenean joan

Bill Viola: atzera begirakoa

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Bill Viola: atzera begirakoa
Data:
2017ko ekainak 30 - 2017ko azaroak 9
Komisariotza:
Lucía Aguirre
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Denbora | | Heriotza | | | Natura | Itxuraldaketa
Erakusketa birtuala:
https://billviola.guggenheim-bilbao.eus/

Bill Viola (New York, 1951) gaur egungo artistarik nabarmenen artean dago, eta oso ezaguna da bideoartearen garapenaren aitzindari izateagatik. 1970ko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen bitarteko hori, New York estatuko Sirakusa Unibertsitateko “Ikasketa Esperimentalen” programan parte hartu zuenean. Artistaren lehenengo bideoetan nabaria da jada artistak autoezagutzarekiko duen interes etengabea; gerora, mendebalde nahiz ekialdeko tradizioetako testu mistiko eta espiritualen irakurketak aberastuko du esplorazio hori. Violaren lana bideoaren teknologiarekin batera garatu da, eta tresna berri bakoitzak aukera eman dio giza-izaeraren hainbat alderdi aztertzeko: jaiotza, heriotza, eraldaketa, birjaiotza eta itxuraldaketa. Gai horiek, izan ere, 40 urtean zehar gauzatutako produkzioan funtsezkoak izan dira.

Bill Viola: atzera begirakoa erakusketak artistaren jardunbidean zehar egindako ibilbide tematiko eta kronologikoa osatzen du: kanal bakarreko zinta goiztiarretatik hasten da, hala nola, Urmael islatzailea (1977–79) eta Lau abesti (1976) konpilazio-albuma bezalako lan ikonikoekin. Sorkuntza erabat poetiko horiek Violaren ekoizpeneko gai garrantzitsuenetako batzuk jorratzen dituzte: denboraren nozioa eta horren dekonstrukzioa, giza-existentziaren inguruko ikerketa eta ingurunearen eta naturaren soinuen grabaketa eta manipulazioa baliatuz egindako saiakerak.

1980ko hamarkadari Chott el-Djerid (Argizko eta berozko erretratu bat (1979) lanarekin egin zion harrera artistak; lan horretan desertuko paisaia itsugarria jaso zuen kamerak, ispilatzeak grabatzeko gai diren teleobjektiboen bidez, eta normalean gure pertzepziotik at geratzen diren irudiak agerrarazi zituen. Bill Viola Kira Perov-ekin (haren emaztea eta aspaldiko lankidea) lan egiten hasi zen orduan, eta telebistan emateko proiektuez betetako garaia izan zen; alabaina, trantsizio-aldia ere izan zen hura: hasierako lanetatik aldendu eta gela osoa hartzen zuten instalazioak garatu zituen, ikusleari irudi eta soinuetan erabat murgiltzeko aukera eskaintzen ziotenak. Elementu fisikoak gehitzen hasi zen, eta 1990eko hamarkadan ere hori egiten jarraitu zuen, hau da, pertzepzioari eta gai espiritualei buruzko ikerketak eskultura-objektuetan materializatzen; hala ikus daiteke Zerua eta Lurra (1992) laneko monitore sinplifikatuetan, eta Poliki biratzen den narrazioa (1992) delakoaren pantaila erraldoi birakarietan.

Milurteko berria hasi eta definizio altuko pantaila lauaren agertzeaz batera, Viola formatu txiki eta ertaineko piezak egiten hasi zen, Grinak seriearen parte izango zirenak; horien artean, kamera geldoaz egindako emozioen ikerketa dago, Errendizioa, bai eta denboraren joana eta belaunaldien segida islatzen dituzten lanak ere, Catherineren gela edo Lau esku, adibidez (2001ekoak). Artelan intimo horien atzetik etorri zen Egunero aurrera eginez (2002) instalazio erraldoia; bertan, espazio amankomuna partekatzen duten bost horma-proiekzio handik argitan sartzeko gonbita luzatzen diote ikusleari literalki, bai eta bere bizitza propioaren eta gizakion existentziaren inguruan hausnartzekoa ere. Transzendentziaren gaia ere ageri da Wagnerren Tristan und Isolde operarako (2004–05) egin zuen lanean; horretatik bi instalazio atera dira gero, Tristanen igoera (mendi baten soinua ur-jauzi baten azpian) eta Su emakumea, biak 2005ekoak.

Azken hamarkadan, Violak bizitzaren oinarrizko esperientzia irudikatzen jarraitu du, bitarteko eta euskarririk ezberdinenak baliatuz. Artistaren “uretako erretratuak” dira Horren frogarik garbiena artistak lan jakin batzuetan —Errugabeak (2007), Hiru emakume (2008) eta Ameslariak (2013)— ura erabili duen moduan hauteman dezakegu, bai eta bizitzaren zikloan zehar egindako ibilbidean ere; azken hori Zerua eta lurra (1992) lanarekin hasten da erakusketa honetan, eta literalki “birbobinatu” egiten da amaierako piezan, Jaiotza alderantzikatua (2014) deitutakoan.