- Izenburua:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Data:
- 2009ko martxoak 17 - 2009ko irailak 20
- Komisariotza:
- Thomas Krens eta Alexandra Munroe
- Erakusketa mota:
- Banakakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Joko Olinpikoak | | Suntsipena | Txina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
- Erakusketa birtuala:
- https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/cai-guo-qiang-sinetsi-nahi-dut/
Cai Guo-Qiang (Quanzhou, Txina, 1957) haren garaiko arte-arau onartuak leherrarazi zituen, hitzez hitz: nahierara bilatu du inspirazioa antzinako mitologian, militar-historian, taoisten kosmologian, estralurtarren begiztatzean, Maoren iraultza-tekniketan, budismoaren filosofian, piroteknia-teknologian, medikuntza txinatarrean eta terroristen bortizkerian. Atzera begirako honetan sortzaile horrek landutako artearen arlo guztiak, aldakorrak eta teknika anitzekoak, ikertu ziren.
Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak artistaren irudi- eta kontzeptu-lexikoa miatu zuen, lau tekniketan biltzen dena: bolbora-marrazkiak, leherketa-proiektuak, instalazioak eta gizarte-proiektuak. 40 lan baino gehiago aurkeztu ziren, 1980ko hamarkadatik erakusketa garairakoak eta AEBko, Europako eta Asiako bilduma bai publikotatik bai pribatuetaik aukeratu ziren. Horrela azaldu zen Caik nazioarteko arte garaikideari egindako ekarpena. Horrez gain, agerian jarri zen artistak gizartean eztabaida sortzen duten ekitaldi handien kultura-produktore gisa izandako eragina; esaterako, Beijing-eko 2008ko Olinpiar Jokoen irekiera- eta itxiera-ekitaldiak taxutu zituzten sortzaile-taldeen buru izan zen.
Erakusketa hau Thomas Krens-ek eta Alexandra Munroe-k antolatu zuten, eta erabateko atzera begirako hau Guggenheim Bilbao Museoak Txinan jaiotako artista bati eskainitako lehenengo bakarkako erakusketa izan zen.