Edukira zuzenean joan

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Sarrera

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Izenburua:
Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Erakusketa:
Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Gaiak:
Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina | Joko Olinpikoak | Herri-kultura | | Suntsipena | Txina
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Cai, Guo-Qiang

Cai Guo-Qiang (Quanzhou, Txina, 1957) gure garai honetako arte-arau onartuak leherrarazi ditu, hitzez hitz: nahierara bilatu du inspirazioa antzinako mitologian, militar-historian, taoismoaren eta budismoaren filosofietan, estralurtarren begiztatzeetan, Maoren iraultza-tekniketan, bolborarekin zerikusia duen teknologian eta medikuntza txinatarrean. Atzera begirako honetan sortzaile honek landutako artearen arlo guztiak, aldakorrak eta teknika anitzekoak, ikertzen dira haren joritasun kontzeptuala kontuan hartuta.

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak artistaren irudi-eta kontzeptu-lexikoa miatzen du, lau tekniketan biltzen dena: bolbora-marrazkiak, leherketa-proiektuak, instalazioak eta gizarte-proiektuak. 40 lan baino gehiago aurkezten dira, 1980ko hamarkadatik gaur egunerakoak eta AEBko, Europako eta Asiako bilduma bai publikotatik bai pribatuetaik aukeratu dira. Horrela, Caik nazioarteko arte garaikideari egindako ekarpen formala nahiz kontzeptuala azaltzen da. Horrez gain, erakusketa honek agertzen du gizartean eztabaida sortzen duten ekitaldi handien kultura-produktore gisa izan duen eragina; orain gutxi, esaterako, Beijing 2008 Olinpiar Jokoen irekiera- eta itxiera-ekitaldien antolaketa burutu duen sortzaileen taldeen buru izan da. Erabateko atzera begirako hau Guggenheim Bilbao Museoak Txinan jaiotako artista bati eskaintzen dion lehenengo bakarkako erakusketa da.

Gakoak

Cai Guo-Qiangek Txinako milaka urteko kultura, Mao garaiko taktika iraultzaileak eta nazioarteko arte garaikidea ditu inspirazio-iturri; horrela, noiznahiko gaiak lantzen ditu, sortzea eta suntsitzea legez.

Ezaguna da bolbora erabiltzen duelako eskala handiko “bolbora-marrazkiak” direlakoak egiteko: paper gainean jartzen ditu leherkariak eta su ematen die. Horrez gain, “leherketa-proiektu” ikusgarriak burutzen ditu: aire zabalean pirotekniaz baliatzen da kontzeptuzko mezuak igortzeko.