Juan Muñoz. Atzera begirakoa
[Aipua]
Atalak
Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Izenburua:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Arkitektura | Balkoiak | Eskailerak | Eskudelak | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Perspektiba | Tamaina | Eskala | Solasaldi-eszenak | Tate Modern | Antzerkia | Dualtasuna | Barrea | Introspekzioa | Bakardadea | Egonezina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
“Batzuetan nire oraintsuko lana zain egoteari buruzkoa dela iruditzen zait, inoiz gerta ez zatekeen zerbaiten zain, baina gerta daitekeenaren beldur, inoiz gerta ez dadin irrikan. Lana irrika dei genezaken estatu horretan mantentzea bezalakoa da”. Juan Muñoz
Hogei bat urtetan eta hizkuntza plastiko pertsonal bat landuz, Juan Muñozek (Madril, 1953 – Eivissa, 2001) narratibotasun bikaineko eta mendebaldeko kulturaren historiatik jasotako erreferentzia ugari biltzen dituen corpusa sortu zuen.
Muñozek 1980ko hamarkadaren amaieran lortu zuen garrantzia nazioartean giza irudia ingurune arkitektoniko zehatzetan kokatzen zuten instalazio eskultorikoei esker. Bere obrek ikuslea eurekin erlazionatzera gonbidatzen dute, nahiz eta ikusleari bakardade- eta introspekzio-sentimendua sorrarazten dioten. Muñozen obrari aurre egitean sortzen den “arroztasun”-sentipen hau bere lehenengo lanetan —eskailera, balkoi eta eskudeletan— jada aurki daiteke, pertsonaiak era adierazgarrian agertzen ez diren arren, giza presentzia aintzat hartzen baitute. Ondoren, Muñozek motibo geometrikoak erabili zituen lanak sortzeko, adibidez zoruak, ikusleak zeharkatzeko pentsatu zituenak eta ikuslea eszenaren osagai bilakatzen dituztenak. Azkenik, bere Solasaldi-eszenetan giza figura ugari elkartu zituen gizabanakoaren bakardadea jendetzaren artean nabarmentzeko.
Muñozen instalazioek antzerki- edo eszenaratze-itxura nabarmena dute eta eskalaren eta perspektibaren, espazioaren eta denboraren kontzeptuak manipulatzen dituzte ikuslearen eta obraren arteko topaketa kutsatzeko eta erreala denaren eta ametsezkoa denaren arteko, eta ikustea eta ikusia izatearen arteko tentsioa sortzeko.
Erakusketa honek, Museoko espazioekin elkarrizketa berezia sortzen duenak, tamaina handiko obra garrantzitsuak barne hartzen ditu, adibidez, Solasaldi-eszena (1994) eta Hamahiru bata besteari barre egiten (2001). Azken hau Museora sartzeko eskaileretan ezarriko da.
Erakusketa hau Londresko Tate Modern-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.
Erakusketa Tate Modern-ek ekoiztu du Kanpoko Kultur Ekintzetarako Estatuko Sozietatearekin batera. – SEACEX