Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
Genesia 11, 1-9
Atalak
Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
- Izenburua:
- Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
- Erakusketa:
- Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
- Gaiak:
- Gizakia | Mitoak | Espazioa | Herri-kultura
Hasiera batean, eguzkiaren argia sortu aurretik ere, leku hau, Cholula, ilunpean zegoen; eremua laua zen erabat, ez zegoen mendiskarik ez eta goragunerik ere, urez inguratua zegoen eta ez zen ez zuhaitzik ez bizidunik.
Ekialdetik eguzki-argia azaldu bezain pronto, garaiera itxuragabeko gizon erraldoi batzuk agertu ziren, eta lur honen jabe egin ziren.
Eguzkiaren argiak eta edertasunak liluratuta, dorre luze bat eraikitzea erabaki zuten, muturrak zerua ukitzeko adina. Material egokiak inguratu ondoren, itsasteko onak ziren betuna eta buztina lortu zuten eta lanari berehala ekin zioten…
Izarrartera iristen zen dorrea eraiki orduko, Jainkoak, haserre, hauxe galdetu zien zeruko biztanleei: “Ikusi al duzue Lurreko gizakiek, eguzki-argiaz liluratuta, sekulako dorrea eraiki dutela, honaino iristen dena? Zoazte eta madarikatu itzazue, ez baita bidezkoa lurreko izaki hilkorrak gurekin nahastea”.
Zeruko biztanleek ziztu bizian alde egin zuten eraikina suntsitzera, eta eraikitzaileak banandu eta Lur guztitik sakabanatu zituzten.
Cholulako (Mexiko) Kolonaurreko elezaharra, Quetzalcóatl jainkoari eskainitako mendi artifizialari buruzkoa.
Diego de Duranek jasoa Historia de las Indias de Nueva Españan, 1585.