Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
Atalak
Genesia 11, 1-9
- Izenburua:
- Genesia 11, 1-9
- Erakusketa:
- Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
- Gaiak:
- Gizakia | Espazioa | Erlijioa
1. Lur osoak hitz egiten zuen hizkuntza bera zen eta hitz berak erabiltzen zituen.
2. Gizakiek, ekialdetik emigratzean, lautada bat topatu zuten Senaar eskualdean eta bertan ezarri ziren.
3. Eta elkarri zera zioten: “Tira, egin ditzagun adreiluak eta sutan egosi”. Harrien ordez adreiluak erabili zituzten eta masa gisa mundruna,
4. eta hauxe esan zuten: “Tira, eraiki dezagun hiri bat eta dorre luze bat, bertako gailurra zerura iristeko moduan; lor dezagun ospea eta ez gaitezen Lurretik sakabanatu”.
5. Ordea, yhwh jaitsi egin zen gizakiak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea ikustera,
6. eta yhwhk hauxe esan zuen: “Guztientzako herri bakarra, hizkuntza bera; hau beren eginkizunen hasiera besterik ez da; helburutzat hartzen duten ezer ez zaie ezinezkoa izango”.
7. “Tira, jaitsi gaitezen eta nahas dezagun beren hizkuntza elkarri gehiago ez ulertu ezin izateko”.
8. Hala, yhwhk Lur osoan zehar sakabanatu zituen eta hiria eraikitzeari utzi zioten.
9. Horregatik deitu zioten Babel, bertan yhwhk Lurreko biztanle guztien hizkuntza nahasi egin baitzuen, eta bertatik yhwh lurrazal osoan zehar sakabanatu baitzuen.