Edukira zuzenean joan

Alex Katz. Hemen eta orain

Atalak

Alex Katz. Hemen eta orain

Izenburua:
Alex Katz. Hemen eta orain
Erakusketa:
Alex Katz. Hemen eta orain
Gaiak:
Artea eta denbora | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Lerroa | Paisaia | AEB | Jackson Pollock
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea | Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Ekintza-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Katz, Alex

Alex Katz (Brooklyn, 1927) pintorearen lana Bigarren Mundu Gerra ondorengo AEBko artearen kanonaren parte da, baita gaur egungo abangoardiaren zati ere. 1950eko hamarkadan hasi zen lanean, eta orduko lanak figuratiboak dira, abstrakzioa nagusi bazen ere; kritikari aurka egin zion, garai hartan ez baitziren onargarriak irudi ezaguterraza, figurazioa, zuten lanak. Espresionismo abstraktuak bultzatzen zuen irudirik ezaren kontra bazegoen ere, mugimendu horretako energia eta formen logika bereganatu zituen.

Artistak arin egin nahi du lan; pinturak aktiboa izan behar du, zentzu fisikoan, eta oinarri du Jackson Pollock-en ekintza-pintura, dantza kutsu bat duena; izan ere, mihise osoa hartzen zuten Pollocken konposizioak aurkikuntza bat izan ziren Katzentzat. Azaldu duenez, helburu du “une bateko gertakari iheskorra” margolanetan harrapatzea, jasotzea, eta horretarako baliatzen du haren estiloa: kolore lauak darabilzki, gune piktorikoa ez da sakona, eta lerroak garbi-garbiak, murriztaileak eta oso deskriptiboak dira. Horrela lortzen du gauzen itxura bere horretan, une batean, “orainaldian”, sentitzen eta hautematen diren moduan islatzea. Erretratuak egiteagatik ezaguna den arren, Katzek hasieratik margotu ditu paisaiak, estudioan zein aire zabalean. Alex Katz. Hemen eta orain erakusketak artistaren ibilbidean paisaiak izandako lekua aztertzen du; trebakuntza urteetan egindakoak eta azken 25 urteetan ibilbidearen protagonista izan direnak biltzen ditu.

Aurkezpen honek erakusketa-egitarau bati hasiera ematen dio: helburu du Guggenheim Bilbao Bildumako artelanak beste ikuspegi batetik ikusteko ezaugarriak azaleratzea, artista baten ibilbideko une jakin batean sakontzea edota esperimentazio-alderdi bat aditzera ematea. 105. aretoan eta lehen solairu osoan, beraz, bisitariak, “garaikidea denaren zertzeladak” aurkituko ditu.

Atlantako High Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.