Jean Dubuffet: Ospakizun Bizia
[Andre-gorputzak]
[Aurpegi haragitsudun beltzarana (Emakume-burua)]
Atalak
[Lucien Geominne soldaduaren erretratua]
- Izenburua:
- [Lucien Geominne soldaduaren erretratua]
- Erakusketa:
- Jean Dubuffet: Ospakizun Bizia
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Edertasuna | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Art Brut
- Teknikak:
- Haute pâte
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
1940ko hamarkadaren erdialdetik 1950eko hamarkadaren hasierara arte, Dubuffetek erretratu asko egin zituen; besteak beste, Lucien Geominne soldaduaren erretratua. Jakina da 1946an honako esaldia erabili zuela bere erretratuen lehen erakusketa iragartzeko: “Jendea uste duena baino askoz ederragoa da. Luzaz bizi bitez haien benetako aurpegiak”. Garai hartako erretratuetako desitxuratzeek adierazten dute, agian, bazegoela nolabaiteko sarkasmoa baieztapen horren azpian. Nolanahi ere, Dubuffeten suhartasun geldiezinak argi uzten zuen haren esaldiak ez zuela inolako iseka-zantzurik. Eta horixe bera erakusten zuen, halaber, artistaren epe luzerako helburuak, alegia, edertzat zer —eta zein— jotzen den birplanteatzeak.