Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

[Pop mugimendua]

Info gehiago

Atalak

[Sarrera]

Pop mugimendua 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zen Ingalaterran, eta AEBn errotu zen zenbait kritikariren babesa jaso ondoren. Haietako bat Lawrence Alloway idazle eta komisario britainiarra izan zen; 1958an hark erabili zuen lehen aldiz “Pop art” terminoa, eta 1963an Six Painters and the Object erakusketa aitzindaria antolatu zuen New Yorkeko Guggenheim Museoan. Erakusketa hartarako hasiera batean pentsatu zuen titulua Signs and Objects izan zen, eta horixe bera da Guggenheim bildumetako artelan-sorta honetarako aukeratu dugun izenburua. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetako gizartean nagusi ziren bizitasun ekonomikoak eta kontsumismo hasiberriak bultzatuta, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, James Rosenquist eta Andy Warhol bezalako artistek kultura herrikoi edo popularrak —hitz horretatik dator, hain zuzen ere, arte-mugimenduaren izena— berezkoa duen lengoaia bisuala aztertu zuten, eta inspirazio-iturri gisa erabili zituzten iragarkiak, egunkariak, argitalpen merkeak, publizitate-hesiak, filmak, komikiak, baita erakusleihoak ere. Pop arteak berekin zekartzan hoztasuna eta itxura gogor eta inpertsonala eraso zuzena izan ziren “goi-mailako artearen” tradizio ohoratuaren aurka, bai eta aurreko belaunaldiko espresionista abstraktuek —tartean Jackson Pollockek eta Willem de Kooningek— defendatu zituzten keinu pertsonalean eta pintzelkada askean jarritako enfasiaren aurka. Erakusketa honetako artelanetan umorea, asmamena eta ironia dira nagusi —zenbaitetan artelanak eraldatzeraino—; lanok kultura herrikoiaren gorespen argi gisa har daitezke, eta, era berean, baita haren gaitzespen garratz gisa ere.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Atala, 2024

Info gehiago

[Pop mugimendua]

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Atala, 2024

Info gehiago

[Artistak]

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Atala, 2024

Info gehiago

[Luma-bola biguna]

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Atala, 2024

Info gehiago