Lurraren arteak
Atalak
1
- Izenburua:
- 1
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Artelanak | Esperimentazio artistikoa | Materialak | Sinbologia | Erakusketak | Ekonomia | Guggenheim Bilbao Museoa | Tradizioa | Ingurunea eta natura | Ekologia | Jasangarritasuna | Euskal Herria | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Lurraren arteak erakusketak azken hamarkadetako praktika artistikoan gertatu diren eraldaketen berrirakurketa egitea proposatzen du gero eta nabarmenagoa eta zabalagoa den ingurumen-krisi honen baitan. Jakintza-alor ugari biltzen dituen askotariko kartografia bat marraztuz, tresnen, prototipoen eta hipotesien inbentario posible bat eskaintzen digu erakusketak. Baina ez ditu zer egin, zer pentsatu eta zer sentitu beharko genukeen agintzeko “preskripzio” moduan aurkezten, modu dokumentalean baizik, gutxienez azken hirurogei urteotan ekoizpen estetikoak jasan duen norabide-aldaketaren ezaugarriak jasoz, bai materialei dagokienez, bai horien gaineko kontzientziari dagokionez.
Eraldaketa horren lekuko ditugu hainbat obra historiko, partez edo osorik berreraikiak, birsortuak edo berraktibatuak, bai eta betiko iraun nahia izan ordez artearen ekonomia zirkularrari bidea irekitzen dioten zenbait pieza garaikide ere. Existitzeko, sorgune dauzkaten (eta noizbait berriro beren gain hartuko dituzten) ekosistemak mantentzea ezinbestekoa duten artelanak dira, beraz.