Lurraren arteak
Atalak
2
- Izenburua:
- 2
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Artelanak | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Erritua | Espiritualtasuna | Ingurunea eta natura | Ekologia | Jasangarritasuna | Klima-aldaketa | Artistak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Iragan hurbileko hainbat belaunalditako artistak, oso kultura desberdinetakoak denak ere, antzeko kezkak jorratzen aritu izan dira: nola egin lan lurrarekin, lurrak zaindua eta indartua izateko hainbesteko beharra duen garaiotan?
Nola prezatu eta ordaindu haren dohainak behar bezala? Nola ikasi lurrak eskaintzeko duenetik, berezkoa duen aberastasunaz gabetua dirudien honetan? Lurzoruak eraikuntzarako duen potentzialak eta lurraren osagai diren substantziek eskulturaren, arkitekturaren, diseinuaren edo paisajismoaren formulazio klasikoetatik askoz harago garamatzate. Lurzorua —zentzu zehatz, hurbil eta dinamikoan hartuta— etengabeko komunikazio eta trukerako gunea da, guztion onerako diharduten espezieen arteko elkartasun-eremua. Lurraren arteak erakusketa honetan, antzinako jakintzekin lotutako artelan, proiektu, dokumentu eta objektuekin batera ageri dira tokian tokiko material berriak —konpostagarriak nahiz birziklatuak— baliatzen dituen museografia bat, bai eta erakusketa logistikaren ikuspegi berritzaile bat ere, Guggenheim Bilbao Museoak jasangarritasunarekin duen konpromisoa berresten eta hedatzen duena.