Lurraren arteak
Atalak
4
- Izenburua:
- 4
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Artelanak | Artistak | Esperimentazio artistikoa | Argia | Konposizioa | Guggenheim Bilbao Museoa | Bizitza | Ingurunea eta natura | Jasangarritasuna | Landareak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Erakusketa honetan, material organiko ugari erakutsi ez ezik, argi-, tenperatura- eta hezetasun-baldintza bereziak dituzten guneak ere antolatu dira espezie biziak hartzeko eta haien ongizatea bermatzeko.
Konposizio botaniko horiek, baina, artelana “vivarium” (mintegi) gisa hartzetik harago doaz, izaki bizidunei eta ekosistemen dinamikei behatzeko metodologiak jorratzeko xedez. Zuhaitzen eta landareen hazkuntzak gure munduaren oinarrizko formen jatorria ulertzeko gakoak ematen dizkigu. Formak eta espezieen arteko erlazioak bereizezinak direla ikasten (edo gogoratzen) dugu haiei esker. Gune honetan duten garapenak agerian uzten du, baina baita zalantzan jartzen ere, mundo industrializatuak pixkanaka bereizi dituen bi kontzeptuk —kultura eta agrikultura (laborantza)— daukaten jatorri komuna.