hezkuntza-edukia
Artea eta teknika: bizitza modernoa
- Izenburua:
- Artea eta teknika: bizitza modernoa
- Erakusketa:
- Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Arte eta iraultza kulturala | Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Parisko Eskola | Musée d'art moderne de la Ville de Paris | Paris | Elektrizitatea
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa | Modernismoa
- Artelan motak:
- Horma-pintura
- Aipatutako artistak:
- Dufy, Raoul
Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak erakusketarekin lotutako espazio honetan, 1937an Parisen jaiotako Musée d’Art Moderne (MAM) erakundearen sorrera eta Raoul Dufy-ren Elektrizitatearen espiritua (La Fée Électricité, 1937) obra ikonikoa ezagutu ahal izango ditu bisitariak. MAMen bildumako pieza enblematiko horretatik abiatuta deskubrituko dugu elektrizitatearen garapenak eta aurrerabide teknikoek nola eraldatu zituzten errotik Parisko artea eta bizitza. Gune honetan dauden ikus-entzunezkoek MAMen artxiboetako argazki historikoak erakusten dituzte eta Elektrizitatearen espiritua obra aurkezten dute.
Bestalde, garai hartako Parisko metroaren lineak gogorarazten dituen diagramak urte haietan sortu ziren mugimendu artistiko desberdinen ibilbidea eskaintzen du, eta kritikaren, artisten, arte-merkatarien eta bildumagileen arteko harremanak islatzen ditu. Hala, harreman haiek erabakigarriak izan ziren Parisko arte eszena itxuratzeko garaian; eszena hartantxe ernatu zen modernitatearen kontzeptua arte plastikoen arloan.