Edukira zuzenean joan

Georges Braque

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Georges Braque
Data:
2014ko ekainak 13 - 2014ko irailak 21
Komisariotza:
Brigitte Leal
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Natura hila | Paisaia | Ingurunea eta natura | Natura | Frantzia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Fauvismoa | Kubismoa

Georges Braque (1882-1963) XX. mendeko artista esanguratsuenetako bat da. Margolaria, grabatzailea eta eskultorea izan zen, eta arte modernoaren historiako bi une garrantzitsuetan parte hartu zuen: Kubismoaren sorreran, Pablo Picasso-rekin eta Juan Gris-ekin batera, eta collage teknikaren asmakuntzan, papiers collés-ekin (“itsatsitako paperak”) esperimentatuz. Geroago, natura hilen eta paisaiaren metodoak arakatzean oinarritu zuen bere lana. Frantziako margolari moderno nagusia izan zen Braque, tradizio klasikoaren oinordeko, eta aldi berean, abangoardiaren ordezkari eta gerraondoko abstrakzioaren aitzindari. Artistaren heriotzaren 50. urteurrenaren harira antolatutako atzera begirako bikain honek bere ibilbide artistikoaren fase guztiak biltzen ditu, Fauvismotik hasi —fauve gazteekin erakusketak egin zituen Salon des Indépendants-en (independenteen erakusketa), 1907an— eta amaierako obretaraino, tailerrei eta txoriei buruzko sail liluragarriekin gorenera iritsiz. Erakusketak, halaber, bere obraren fase esanguratsuenak bereziki azpimarratzen ditu, hala nola, Kubismoa, hogeiko hamarkadako kaneforen margolanak edo Nicolas de Staël-ek hainbesteko miretsitako azken paisaiak.

Erakusketak 250 artelan inguru biltzen ditu, Centre Georges Pompidou-ren eta nazioarteko beste zenbait bilduma garrantzitsuren mailegu bikainei esker. Artelan horien artean maisulan paregabeak ikus daitezke, bai eta artistaren jarduera islatzen duen material dokumentala ere, esaterako, Pablo Picassorekiko elkarlana, bere artea eta musikaren harreman estua (arlo honetan Erik Satie-ren adiskidetasuna nabarmentzekoa da) eta Pierre Reverdy, Francis Ponge eta René Char poetekin, edo Carl Einstein eta Jean Paulhan garaiko ezinbesteko intelektualekin izandako konplizitatea. Erakusketa honek, azken batean, Georges Braque Kubismoaren maisu handiaren obra artearen historian merezi duen lekuan kokatzen du, eta artistaren lan zorrotza, geldiezina eta sakona berrezagutzeko aukera eskaintzen dio ikusleari.