Edukira zuzenean joan

Georges Braque

hezkuntza-edukia

Didaktika

Izenburua:
Didaktika
Erakusketa:
Georges Braque
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta musika | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Frantzia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Fauvismoa | Kubismoa
Aipatutako artistak:
Braque, Georges

Didaktika gune honek George Braque (Argenteuil-sur-Seine, Frantzia,  1882–Paris, 1963) artistari, XX. mendeko gailenetako bati, eskainitako atzera begirakoa osatzen du. Bi ataletan banatuta dago. Lehenengoan grafiko bat dago. Ardatz kronologiko bat da, baina informazioaren antolaerak Braqueren bizitzaren eta lanaren hainbat alderdi elkarlotzen ditu bisualki. Braqueren artegintzaren aldiak agertzen dira (Fauvismoa, Kubismoa, lantegien eta txorien serieak, besteak beste), bai eta inguruan zituen pertsonaia esanguratsuak, batzuk XX. mendeko lehen erdialdeko Europako artearen nondik norakoan eragin handia izan zutenak. Grafikoak, beraz, harreman pertsonalek, lekuek eta historiako gertakariek Braqueren lanean nolako ondorioak izan zituzten agerian jartzen ditu, eta, halaber, aditzera ematen du Braquek ere beste artista batzuengan eragina izan zuela.

Horixe ere ikus daiteke bigarren atalean. Bertan Georges Braque, ou le temps différent (1974) dokumentalak [Georges Braque edo  bestelako erritmoa] Braqueren bizitza eta garaiaren inguruak  azaltzen ditu.