Edukira zuzenean joan

Georges Braque

Sarrera

Georges Braque

Izenburua:
Georges Braque
Erakusketa:
Georges Braque
Gaiak:
Giza gorputza | Pertsonaia mitologikoak | Artea eta musika | Ibilbide artistikoa | Natura hila | Paisaia | Natura | Frantzia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Fauvismoa | Kubismoa
Teknikak:
Collage | Olio-pintura
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Braque, Georges

Georges Braque (1882−1963) XX. mendeko artista gailenetakoa izan zen. Pintorea, grabatzailea eta eskultorea izan zen eta arte modernoaren historiako bi aldi garrantzitsuren protagonista izan zen: Pablo Picasso-rekin  eta  Juan Gris-ekin batera Kubismoa sortu zuen, eta papiers collés (“itsatsitako paperak”) teknikarekin saioak eginez, collagea asmatu zuen. Ondoren, natura hilak eta paisaiak metodikoki aztertzeari ekin zion. Braque pintore frantses modernoaren eredu bikain bihurtu zen: tradizio klasikoaren oinordeko zen, baina, aldi berean, abangoardiaren eta Bigarren Mundu Gerra osteko abstrakzioaren sustatzaile ere bai.

Atzera begirako hau artistaren heriotzaren 50. urteurrena zela eta antolatu zen 2013ko udazkenean Parisko Grand Palais-en. Erakusketan Braqueren artegintzaren aldi guztiak barne hartzen dira: Fauvismo aldiko lanetatik hasi eta azkenaldiko lanetara heltzen da; azken horien artean daude estudioen eta txorien sail handiak. Leku gailena dute, gainera, Kubismo aldiko lanek, kaneforen irudikapenek (1920ko hamarkadakoak) eta bizitzaren bukaerako paisaiek, Nicolas de Staël-ek oso gogoko zituenak.

Centre Georges Pompidou erakundearen eta nazioarteko bilduma handiren mailegu bikainei esker, 250 bat lan daude erakusketan, tartean, maisulan handiak, bai eta Braqueren jardunaren bestelako alderiak azaltzen duen dokumentazioa, esaterako, Pablo Picassorekin egindako lankidetzak, musikarekin zuen lotura (aipatzekoa da Erik Satie-rekin izandako adiskidetasuna) eta haren garaiko hainbat poeta eta intelektual handiekin izandako gogaidetasuna, besteak beste, Pierre Reverdy, Francis Ponge eta René Char, eta Carl Einstein eta Jean Paulhan. Azkenik erakusketaren atal bakoitzean ikusgai dira Braqueren lanei Man Ray-k eta Henri Cartier-Bresson-ek, besteak beste, egindako argazkiak.