Edukira zuzenean joan

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen

hezkuntza-edukia

In Focus: Helen Frankenthaler

Didaktika ekimenaren baitan, Museoak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak, eduki digitalak eta programa bereziak diseinatzen ditu bisitariei ikusgai dauden lanez gehiago gozatzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko xedearekin.

Oraingo honetan, Helen Frankenthaler sortzaile aitzindariaren biografiara eta ekarpen artistikoetara hurbiltzen laguntzeko baliabideak eskaintzen ditu. Frankenthalerrek abstrakzioaren panorama eraldatu zuen bere lanetan teknika iraultzaileak baliatuz eta berrikuntza estilistikoak txertatuz. Bere ibilbidean zehar, beste sortzaile batzuekin izandako adiskidetasunetik eta sorkuntzaloturetatik edan zuen. Hala, eskultoreekiko harremanaren bidez, espazioari eta masari dagozkien kontzeptuak barneratu zituen; eta margolariekin izandako loturak aukera eman zion kolorearen eta formaren tratamenduari buruzko askotariko ikuspegien berri izateko.

IN FOCUS honek aztergai hartzen du nola bihurtu zen Frankenthalerren hurbileko lagunartea elkarren inspiraziorako eta esperimentaziorako ezinbesteko gune, eta erakusketan antzematen diren lotura pertsonalak eta eragin estilistikoak azaltzen ditu. Kronologia hautatuak Frankenthalerren bizitzaren eta obraren mugarri adierazgarrien berri ematen du, eta ikus-entzunezkoak, berriz, Frankenthalerren “busti eta zikindu” teknika berritzailearen eta sorkuntza artistikoari buruz zuen ikuspegiaren lekukotasuna ematen duten artxiboko irudiak eta dokumentazioa biltzen ditu.