Edukira zuzenean joan

Henri Michaux: beste aldea

Sarrera

Henri Michaux: beste aldea

Izenburua:
Henri Michaux: beste aldea
Erakusketa:
Henri Michaux: beste aldea
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Gouache | Marrazkia
Artelan motak:
Pintura | Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Michaux, Henri

2018ko otsailak 2–maiatzak 13

Henri Michaux artistak (Namur, Belgika, 1899–Paris, 1984) sei hamarkadatan zehar egindako lan bisualak berrikusten ditu erakusketa honek. XX. mendeko arte eta literaturako irudi sailkaezina izan zen Michaux, bai eta artista askoren erreferentea ere. 1920 eta 1930eko hamarkadan Michauxek marrazki eta gouachearekin egindako lehenengo esperimentuak abiapuntutzat hartuta, erakusketak artistaren esperimentazio-aldiak aztertzen ditu, 1980ko hamarkadaren hasieran egindako azken olio-pinturetaraino. Parisko Michaux Artxibategiekin lankidetza estuan antolatutako erakusketa honek 150 lan hartzen ditu gutxi gorabehera; horien artean paper gainean egindako hainbat lan daude, inoiz ikusi gabeak, bai eta artxiboko materiala ere, Guggenheim Bildumako funtsekin eta beste bilduma publiko eta pribatuekin batera.