Edukira zuzenean joan

Henri Rousseau

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Henri Rousseau
Data:
2010ko maiatzak 25 - 2010ko irailak 12
Komisariotza:
Philippe Büttner eta Susan Davidson
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Eszena-generoa | Paisaia | Natura | Frantzia | Paris
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/henri-rousseau-4/

Henri Rousseau 1910ean hil zen, eta 100 urteren buruan, urteurrenean, hain zuzen, eskaini zion Guggenheim Bilbao Museoak, Basileako Fondation Beyeler-ekin lankidetzan, Frantziako pintore bikain horri erakusketa bat. 30 bat maisulanek haren ibilbidean egindako askotariko lanen berri eman zuten, eta Rousseau arte modernoaren aitzindarietako bat izan zela azpimarratu zuten; izan ere, artean eragin handia izan duela erakutsi zuten, hasieran “xarmangarria, baina zertxobait bitxia eta naifa” zela uste izan bazuten ere. Ezagun-ezagunak diren oihanen pinturez gain, Rousseauk Parisko eta inguruko ikuspegiak, erretratuak, alegoriak eta ohitura-eszenak margotu zituen, beti ere estilo berria, “pintatutako collage” gisa hartu daitekeena, erabiltzen zuela. Alderatze horiek —zibilizazioa eta natura, irudien eta osagaien antolatze ia simetrikoak eta hieratikoak, eta gune hutsak eta bete-beteak batzea— aditzera eman zuten Rousseauren errepertorioa sendoa eta zoragarria dela.