Edukira zuzenean joan

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Sarrera

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Hermann Rupf joan den mendeko Suitzako irudi interesgarrienetako bat izan zen. XX. mendearen hasieran Parisera joan zen, banku-jardunean Daniel-Henry Kahnweiler-ekin lanean ibili ondoren. Ez zuen arte-jakintzarik, baina ikuspegi zabala, eta kulturarekiko interes handia, zuenez, gustu berezia garatu zuen eta Braque-ri, Derain-i eta Picasso-ri, besteak beste, artelanak erosten lehenengotarikoa izan zen. Rupf Bernara itzuli zenean, bere garaiko artea biltzen jarraitu zuen. Margrit Wirz-ekin ezkondu zen 1910ean eta horrek bildumagile grina areagotu zion; Lehen Mundu Gerran Kahnweiler hartu zuten etxean eta artista asko ezagutu zituzten, hala nola, Kandinsky eta Klee. 1954an, Hermann eta Margrit Rupfek 250 artelan inguruko eta argitalpen askoko bilduma dohaintzan eman zioten haien izena duen fundazioari, Bernako Kunstmuseum-en dagoenari. Rupf senar-emazteen asmoei jarraiki, fundazioak artelanak erosten segitu du, batez ere gaur egungo artistenak.