- Izenburua:
- Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945
- Data:
- 2016ko apirilak 22 - 2016ko urriak 23
- Komisariotza:
- Lauren Hikson
- Erakusketa mota:
- Taldekoa
- Gaiak:
- Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Parisko Eskola | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Kubismoa | Orfismoa | Surrealismoa
- Erakusketa birtuala:
- https://panoramas.guggenheim-bilbao.eus/eu/
XX. mendearen hasieran, Paris abangoardiaren hiriburua zen. Mundu osoko artistak joan ziren Argiaren Hirira bizitzera. Bertan, arte- eta literatura-forma berriak sortu zituzten, eta hiriko bizitza erabat eraldatzen ari ziren garapen ekonomiko, sozial eta teknologiko azkarrei erantzuna eman zieten. Pablo Picasso-k eta Georges Braque-k pinturaren arauak goitik behera aldatu zituzten, Robert Delaunay-k kolore-ikuspegi atseginak konposatu zituen, Vasily Kandinsky-k abstrakzioan bide berriak zabaldu zituen, eta Constantin Brancusi-k eskulturak espazioan aurkezteko modua birplanteatu zuen. Lauren Hikson —Solomon R. Guggenheim Museum-en Bildumen arte-arduradun albokoa— komisario duen Hiriko ikuspegiak erakusketan museo horren bildumako maisulan ugari biltzen dira, eta garai hartako sormen-emari handia sumatzeko balio dute. Gainera, iragan mendeko pintura eta eskultura garrantzitsuenetako batzuk dira, gaur egun oraindik ere eragin handia dutenak. XX. mendearen lehen urteetatik Bigarren Mundu Gerraraino luzatzen den erakusketa honetan modernotasunaren mugimendu gailenak —Kubismoa, Orfismora eta Surrealismoa, besteak beste— eta École de Paris (Parisko Eskola) izenez ezagutuko ziren artisten lanak aztertzen dira. Erakusketako ikuspegi artistiko anitzek estetika kontserbadoreak saihesteko eta hiri moderno baten egunerokotasunaren pertzepzioak eraldatzeko zegoen gogoa islatzen dute.