Edukira zuzenean joan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Sarrera

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Paris abangoardiaren hiriburua zen XX. mendearen hasieran. Mundu osoko artistak joan ziren bertara bi­zitzera, eta bertan, arte- eta literatura-forma berriak sortu zituzten, eta hiriko bizitza erabat eraldatzen ari zen garapen ekonomiko, sozial eta teknologiko azkarrari erantzun zioten. Parisen Pablo Picasso-k eta Georges Braque-k pinturaren arauak goitik behera aldatu zituzten, Robert Delaunay-k kolore-ikuspegi atseginak konposatu zituen, Vasily Kandinsky-k abs­trakzioan bide berriak zabaldu zituen eta Constantin Brancusi-k eskulturak espazioan aurkezteko modua birplanteatu zuen. Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945 erakusketan Solomon R. Guggenheim Museum Bildumako maisulan ugari ikus daitezke, XX. mendearen lehen urteetatik Bigarren Mundu Gerrara artekoak. Arte modernoaren mugimendu nagusiak —Kubismoa, Orfismora eta Surrealismoa, besteak beste— aztertzen ditu, Parisko Eskola izenez ezagu­tuko ziren artisten lanen bidez. Erakusketako asko­tariko arte-ikuspegiek estetika kontserbadoreak sai­hesteko eta hiri moderno baten egunerokotasunaren pertzepzioak eraldatzeko gogoa islatzen dute.