Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Didaktika

Izenburua:
Didaktika
Erakusketa:
Jeff Koons: atzera begirakoa
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Herri-kultura | Masa-kultura | Sentimenduak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Koons, Jeff

Zer da didaktika?

Didaktika proiektuak bisitariari erakusketak ikertzen eta ulertzen laguntzen dio, hezkuntza-guneen, jardueren eta aretoetako orientatzaileen bidez.

Sarrera

Hezkuntza-gune honetan aztergaia mundu osoan ospetsua den Jeff Koons artista garaikidearen artea da. Koonsek formatu handiko eskulturak eta lorez egindako lanak sortzeagatik da ezaguna, esaterako, Guggenheim Bilbao Bildumako Puppy (1992). Erakusketan, artistaren lanean atzera begirakoa egiten denez, ibilbideko serieak eta lanen arteko elkarloturak eta komuneko gaiak azaltzen dira. Azalpen horiek osatzeko, hezkuntza gune honetan, lan jakin batzuk sakonetik ikertzen dira elkarlotura horietatik abiatuta, eta herri-kulturaren ikonoekin duten zerikusia agerian ipintzen da.

Koonsek artelanak sortzeko eta ekoizteko berak sentitutakora jotzen du, haurra zenean zein artista eta herri-kulturaren eragile den aldetik bizitakora. Testu, irudi, pantaila interaktibo eta bideo hauetan Koonsen artegintzan eragindako gaiak agertzen dira, esaterako: artistaren bizipenak, kultura eta artearen historia. Ezagutu Koonsen munduko arketipoak eta parte hartu korridore amaierako jardueran!