Publikoak ikusteko gogoz zeukan erakusketa antologikoa da hau, gure garaiko artista kontzeptualik garrantzitsuenetako bati eskainitakoa. Hitza adierazpidetzat du Holzer-ek; haren gogoetak hizkera zorrotzaz eta zuzenaz eraikitzen ditu, eta horiek ezustean harrapatzen dute publikoa, helmen sozial liluragarria duten instalazio desberdinen bitartez.