Edukira zuzenean joan

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Sarrera

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Izenburua:
Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
Erakusketa:
Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Mugimendua | Soinua | Herri-kultura
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Vasconcelos, Joana

Joana Vasconcelos azken hamarkadako artista esanguratsuenetako bat da, eta eskultura eta instalazioaren bitartez garatu du bere obra batez ere. 2005eko Veneziako Bienalean egin zen nazioartean ezaguna, Andregaia (A noiva, 2001/05) lanarekin Portugal ordezkatu zuenean. 2012an Versaillesko jauregi barrokoan erakutsi zituen bere sorkuntzetako batzuk, eta bertan bere lana erakusten zuen lehen emakumea bilakatu zen. Vasconcelosen piezak mugitu egiten dira, soinua eta argia dute; horietako batzuk gauzatzeak konplexutasun tekniko handia du, eta artistak bere lantalde zabalarekin erantzuten dio konplexutasun horri, Lisboako estudioan. Lan horiek egiteko, eguneroko bizitzako elementu desberdinak erabiltzen ditu: etxetresna elektrikoak, lauzak, ehunak, herri-zeramika, botilak, medikamentuak, pixalekuak, sukaldeko tresnak edo plastikozko mahai-tresnak, esaterako. Horiek erabilita, irudi harrigarri, ludiko eta zuzenak lortzen ditu, esanahi ireki eta ez dogmatikoak aditzera emanez gainera; hala, eta obrak behatu eta interpretatzeko ikuslearen partaidetza eskatzen duenez, 1990eko hamarkada amaieran sortutako erlazio-estetiketara gerturatzen da. Kanpo-erreferentzia ugari egiten ditu artistak: Louise Bourgeoisetik herri-kulturaraino, urregintzatik modara, eskulangintzatik ingeniaritzarik aurrerakoienera; bere obrak identitatea du ardatz nagusi.