Edukira zuzenean joan

Niki de Saint Phalle

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Niki de Saint Phalle
Data:
2015ko otsailak 27 - 2015ko ekainak 7
Komisariotza:
Camille Morineau eta Álvaro Rodríguez Fominaya
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Ibilbide artistikoa | Feminismoa | Sentimenduak | Alaitasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
http://nikidesaintphalle.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Niki de Saint Phalle (1930–2002) XX. mendearen erdialdeko artista ezagunenetakoa da. Bere izena Catherine Marie-Agnes Fal de Saint Phalle zen Niki de Saint Phalle izenez ezagunagoa den arren. Bere ibilbide oparoan, Saint Phallek obra-multzo konplexu bat sortu zuen zenbait baliabide erabiliz eta garrantzi soziopolitiko sakonarekin. Bere lanaren izaera paradoxikoa —alaitasunetik sakontasunera eta intelektualtasunera doa— oraindik ez da oso-osorik aztertu. Bizirik zela, laudorioak eta esker ona jaso zituen lehen emakumeetakoa izan zen, eta bere buruaren inguruan pertsonaia publiko arrakastatsua sortu zuen. Warhol-ek bezala, Saint Phallek hedabideak baliatzen jakin zuen bere lanaren harrera trebeziaz bideratzeko.

Artean prestakuntza arautua ez zuen Niki de Saint Phallek, eta Gaudí-rengan, Dubuffet-engan eta Pollock-engan inspiratu zen, 1950eko hamarkadaren amaieran, edozein arte-joera edo -mugimendutik kanpo mundu berezi bat asmatzeko. Ibilbide guztia gai garrantzitsuz eta mitoz goretsia dago. Gai eta mito horiek, aurrerago, bere lan guztia antolatu zuten. Bere lanaren alderdi alaia eta koloretsua oso ezaguna da, baina bere lanen indarkeria, konpromisoa eta muturreko jarrerak ahaztu egin dira. Eta horixe bera gertatzen da bere performance ausartekin, bere lanen eduki politikoarekin eta feministarekin, eta bere eskultura publiko handiekin.

Atzera begirako erakusketa honek –Niki de Saint Phalleri azken hogei urteetan eskainitako lehen erakusketa handia– artista polifazetikoa erakusten du –margolaria, muntaiaren artista, eskultorea, grabatzailea, performerra eta zinegile esperimentala aldi berean–, eta Saint Phalleren lana oso ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du. Kronologikoki eta gaika antolatutako artxiboko 200 lan eta dokumentu baino gehiago —asko argitaratu gabeak— erakusten dira 2.000 metro karratu baino gehiagotan. Halaber, artista bere lanari buruz hitz egiten ikus daiteke erakusketan tartekatutako pantailetan.

Erakusketa Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées Nationaux – Grand Palais-ek antolatzen dute, eta Niki Charitable Art Foundation fundazioak hartzen du parte.