Edukira zuzenean joan

Niki de Saint Phalle

hezkuntza-edukia

Didaktika: Niki de Saint Phalle

Didaktika-proiektuak bisitariari erakusketak ikertzen eta ulertzen laguntzen dio, hezkuntza-guneen, jardueren eta aretoetako orientatzaileen bidez.

Gune honek erakusketaren edukiak osatzen ditu, modu argian eta errazean. Niki de Saint Phalle (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930 – La Jolla, Kalifornia, 2002) artistaren bi alderdi garrantzitsu azaltzen dira, testuen, objektuen, haren proiektuen irudien eta erreferentzia-liburuen bidez. Batetik, gizarte-ekintzan zuen interesa azaltzen da. Besteak beste, emakumearen eskubideek, berotze globalak eta hiesaren prebentzioak arduratu zuten. Bestetik, Saint Phalleren proiektu publiko handiak jakitera ematen dira. Proiektu horien artean dago Italiako Tarotaren lorategia, artistaren hitzetan “egia bihurtutako amets bat”; artistak berak zati batean finantzatu zuen, besteak beste, berak sortutako loreontzien, bitxien eta lurrinen salmenten bidez.

Saint Phallek sormen ikaragarria zuen, eta emakumeak munduan duen zeregina ezinbestekoa dela aldarrikatzen zuen. Gai korapilatsuak eta labainak lantzean, zailtasunak aurkitu bazituen ere, bizitzari dibertsioa, umorea eta kolorea ematen saiatzen zen.