Edukira zuzenean joan

Palazuelo. Lan prozesua

hezkuntza-edukia

Sarrera

Izenburua:
Sarrera
Erakusketa:
Palazuelo. Lan prozesua
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Sinbologia | Paris
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Aipatutako artistak:
Palazuelo, Pablo

Pablo Palazuelo (Madril, 1915) artista gailenetakoa da Espainiako abstrakzioan. Bi aldi antzematen ditugu bere lanean, egiteko modu desberdinekin bat datozenak. Bata, 1948 eta 1968 urte bitartean Parisen egin zuen egonaldia, abstrakzioarekin harremanetan jarri zenean eta oso modu berezian garatu zuenean. Hiri horretan irakurri eta aztertu zituen hainbat gaik, geometriak, zenbakien sinbolismoak, ekialdeko pentsamenduak eta korronte filosofikoak alegia, formari eta geometriari buruz duen ikusmolde berezia definitu zuten, betiere oso ikuspegi arrazionaletik begiratuta, hau da, pentsamendu zientifikoari lotuta, eta zehaztu gabeko akaberekin. Ondoren, 1968an behin betiko Madrila itzuli zenetik, gero eta landuagoak agertzen hasi ziren bere trazua eta akaberak.