Edukira zuzenean joan

Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Data:
2024ko azaroak 30 - 2025ko martxoak 16
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Gizarte-kronika | Kolonialismoa | Komunikabideak | Ondare kulturala
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/paul-pfeiffer-askatasunaren-sorrerari-buruzko-kondairaren-hitzaurrea

Paul Pfeifferren jardun artistikoak sakon aztertzen ditu ikuskizunaren berezko izaera, identitatea eta kultura garaikidean irudiak eraikitzeko baliatzen diren mekanismo korapilatsuak. Bere lanean hainbat bitarteko erabiltzen ditu —bideoa, argazkia, eskultura, instalazioa—, eta irudiek gure pertzepzioa eta esperientzia zehazteko dauzkaten modu konplexuak arakatzeko aukera ematen dio horrek artistari.

Pfeifferren lanaren muina mugimendudun irudien manipulazioa da. Kirol-ekitaldien, musika-kontzertuen eta filmen irudiak hartu, eta trebetasunez editatzen ditu teknologia digitalaren bidez. Bere sorkuntzek, sarritan, gurtzaren eta kosifikazioaren arteko dikotomiari buruzko gogoeta egiten dute, bereziki ikono globalei dagokienez, nola diren kirolariak edo pop izarrak. Pfeifferrek azpimarratu egiten ditu figura horiek masa-kulturan betetzen dituzten rolak, eta hedabideek zabaltzen dituzten errepresentazioen artifizialtasunari erreparatzen dio. Era horretan, iruditeria horien kontsumitzaile gisa bakoitzak duen posizioa kritikoki aztertzera bultzatzen du publikoa.

Pfeifferren instalazioek eskalarekin lotutako elementuak izaten dituzte askotan: elkarren ondoan jarrita aurkezten dituzte formatu txiki-txikiak eta tamaina handikoak, eta obrarekin dugun harremana aldarazten dute horrela. Ikuspegi horrek areagotu egiten du behatzaileak bere presentzia fisikoaz duen pertzepzioa ikuskizunari dagokionez. Gainera, Pfeifferrek estadioen eta antzeko beste esparru batzuen forma arkitektonikoa erabiltzen du prisma kritiko gisa, eta hortik behatuta aztertzen du ikusle izateak dakarren esperientzia kolektiboa. Pfeifferren iritziz, espazio horiek ez dira entretenimendurako leku soilak, identitate sozialak eta politikoak definitzen eta zalantzan jartzen dituzten agertokiak baizik.

Artistaren lanak Europan orain arte izan duen erakustaldirik handiena da Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea, izan ere, haren ibilbide osoko hogeita hamarren bat lan biltzen ditu, eta egungo sortzailerik garrantzitsuenetako bat dela berresten du. Erakusketa honek Pfeifferren bilakaera azaleratzen du kirolaren eta erlijioaren arloan erabiltzen diren narratiba sutsuetan oinarritutako pieza adierazgarrien bidez; horiekin batera, kolonialismoak utzitako ondarea eta hari lotutako identitate-auziak jorratzen dituzten beste obra berri batzuk ere jartzen ditu jendaurrean. Azken batean, erakusketa honek, Pfeifferrek arte garaikideari egindako ekarpen erabakigarria goretsi ez ezik, esparru kritiko bat eskaintzen du hainbat gai konplexu aztertzeko, hala nola identitatea, pertenentzia eta ospea gurtzen duen kulturaren eragin orokortua. Hedabideek erabat hartua duten gizarte honetan Pfeifferren lanak duen garrantzia ere azpimarratzen du erakusketak.