Edukira zuzenean joan

Richard Serra: Denboraren materia

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Richard Serra: Denboraren materia
Data:
2019ko urtarrilak 1 - 2019ko abenduak 31
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/lanak/denboraren-materia/

Denboraren materia (The Matter of Time, 1994–2005) instalazioak Richard Serraren forma eskultorikoen eboluzioa ezagutzeko aukera ematen dio ikusleari: elipse bikoitz baten soiltasun erlatiboa eta espiral baten konplexutasunera ondoz ondo daude. Etengabeko ikerketa horren azkeneko bi lanak toruen eta esferen sekzioetan oinarritu ditu, ikuslearen mugitzeko eran eta pertzepzioan askotariko efektuak sorrarazteko. Bisitariak zeharkatu eta inguratzen dituenean ustekabean eraldatzen doaz, eta mugitzen den gune batean gaudela zentitzen dugu, zorabiagarria eta ahaztezina da. Areto osoa eskulturek hartutako eremuaren parte da: osagai ugariko lanen antolaera ondo pentsatzen du Serrak, ikuslea eskultura horietan barrena sar eta inguruan mugi dadin. Galerian zehar lanak banatzeko modu horrek hainbat tamainako eta itxurako pasabideak eratzen ditu (zabalak, estuak, luzeak, konprimatuak, altuak, baxuak), ustekabekoak betiere. Gainera, instalazio honetan bada denboraren progresio jakin bat. Batetik, hasi eta amaitu arte instalazioa zeharkatu eta behatzeko behar dugun denbora kronologikoa; bestetik, esperientziaren denbora, oroitzapen bisual eta fisikoaren txatalek dirauten, konbinatu eta berriro esperimentatzen diren denbora, alegia.