Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Robert Rauschenberg: Gluts
Data:
2010ko otsailak 13 - 2010ko irailak 12
Komisariotza:
Susan Davidson eta David White
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina | AEB
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/robert-rauschenberg-gluts-2

Robert Rauschenberg-ek (1925–2008) trebetasun bitxia zuen: beste batzuek baztertutako objektuak berrerabili eta bigarren bizitza bat ematen zien. Gluts, 1986–95, haren azken eskultura-saila izan zen eta horretan metalezko objektuak —bide-seinaleak, ihes-hodiak, kalandrak, pertsianak— elkarrekin muntatu zituen. Hala sortu zituen lanetan, muntaia unitate bat da eta osotasuna atalen batzea baino gehiago.

“Soberakinen garaian gaude. Lukurreriak ez du mugarik”, azaldu zuen Rauschenbergek Gluts sailaren inguruan. Lan horiek sortzeko haren jaiotza-estatu Texasek izandako krisialdi ekonomikotik abiatu zen; izan ere, hango petrolio-merkatuan soberakinak (glut ingelesez) zeudelako egin zuen porrot ekonomiak. Bilboko erakusketako eskulturak handiak eta konplexuak izan ziren; hala muntaketa horien monumentaltasuna agerian jarri zen, eta, aldi berean, Rauschenbergen ezaugarri den dinamika berezia azaldu zen, hots, eskulturaren eta pinturaren arteko mugak lausotu zituela. Artista estatubatuar handi honi Museoak jadanik atzera begirako erakusketa zabal bat eskaini zion 1998–99an.