Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

hezkuntza-edukia

Didaktika

“Artea hezitzailea, probokatzailea eta argigarria da, nahiz eta hasieran ezer ulertu ez. Sortzerako orduan dagoen nahasteak berak pizten ditu jakin-mina eta garapena, eta egiarako eta tolerantziarako bidea irekitzen du”. —Robert Rauschenberg, Tobago Statement, ROCI 1984

Robert Rauschenberg: Gluts erakusketaren osagarri gisa taxutu den gune didaktiko honetan, Robert Rauschenberg (Port Arthur, Texas, 1925–Captiva Island, Florida, 2008) artista estatubatuarraren harremanak ezagutzeko aukera izango duzu. Rauschenbergek XX. mendeko beste artistek baino arte anitzagoa sortu zuen: ohiko eta ezohiko metodoak eta materialak erabili zituen pinturan, eskulturan, grabatuan, performancean eta argazkigintzan, eta hala, aditzera eman zuen askotariko baliabideak eta teknikak ikertu zituela beti. Lan adierazkorra eta inspiratzailea sortzeaz gain, Rauschenberg politikan eta gizarte-gaietan jardun zen. Horren inguruko informazioa aukituko duzu testuetan, irudietan eta ikus-entzunezkoetan. Horien bidez ROCI (Ozeanoaz haraindiko Rauschenberg kultura-elkartrukea) proiektuaren eta hainbat diziplinako artistekin egin zituen lankidetzen berri emango dizugu; artista horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Trisha Brown eta Merce Cunningham dantzari eta koreografoak eta Jean Tinguely eta Fujiko Nakaya.