Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Sarrera

Robert Rauschenberg: Gluts

Izenburua:
Robert Rauschenberg: Gluts
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Beti birziklatzeko prest, Robert Rauschenberg-ek trebetasun bitxia zuen: beste batzuek baztertutako hondakinak berrerabili eta bigarren bizitza bat ematen zien. Bere estudioko zoruan askotariko objektuak zituen eta horiei zuzenean heldu zien Gluts, 1986–89 eta 1991–95, izeneko saila sortzeko. Aurkitutako objektuen —gehienak metalezkoak— muntaiek osatzen dute bere azken eskultura-sail hori. Izan ere, ia hamar urtez Rauschenberg sarritan joan zen Gulf Iron and Metal Junkyard ataltze-lekura, Fort Myers-en aldirietan, Floridan, bere estudioa eta etxea zuen Captiva Island-etik gertu. Bertan metalezko objektuak —aginte-mahaiak, bide-seinaleak, bizikleten gurpilak, ihes-hodiak, hodi korrugatuak, kalandrak, garbigailuen danborrak, pertsianak eta abar— biltzen zituen eta gero horiek izaera lirikoa eta umoristikoa zuten muntaietan txertatzen zituen. Hondakinek gogotik erakartzen zuten: “Beno, besteek utzitako objektuak gustuko ditut, horregatik saiatzen naiz beti horiek berreskuratzen”. Berreskuratze-lan horri esker artelan joriak eta asertiboak sortzen zituen; norbanakoaren ariketak dira edo okupazio-ariketak, eta horien bidez osotasuna atalen batzea baino gehiago izatea lortu zuen Rauschenbergek.

Veneziako Peggy Guggenheim Collection-en eta Basileako Museum Tinguely-n izan ondoren, Robert Rauschenberg: Gluts erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan izango da, eta nola edo hala, artista etxera itzultzen da, haren inguruko atzera begirakoa izan baitzen Museoan 1998–99an. Erakusketa honek Rauschenbergek Frank Gehry-ren arkitektura maisulanari eta horrek Bilbo eraldatzeko zuen gaitasunari zion mirespena azpimarratzen du. Eraikinaren tamaina dela eta, Gluts handienak eta konplexuenak bilduko dira eta hala, haien dotorezia eta monumentaltasuna agerian jarriko da eta aldi berean, Rauschenbergen ezaugarri den dinamika berezia azalduko da, hots, eskulturaren eta pinturaren arteko mugak lausotu zituela.

Gakoak

Erakusketa honetan 55 lan inguru ikusgai daude: Robert Rauschenberg artista estatubatuarrak 1986 eta 1995 artean sortu zituen Gluts saileko eskulturak eta metal gaineko pinturak.

Sail honen ezaugarri berezi dira ataltze-lekuetatik ateratako materialez (somierrak eta bizikletak) osatzen direla lanak eta horietan hiri-altzariak (bide-seinaleak) erabili eta birziklatu zituela.

Metalezko muntaia hauekin Rauschenbergek Texas jaiotza-estatuan zegoen egoera ekonomikoari kritika egin zion, garai hartan merkatuan zeuden petrolio soberakinek (glut ingelesez) eragin baitzuten krisialdia.