Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Thomas Struth
Data:
2019ko urriak 2 - 2020ko urtarrilak 19
Komisariotza:
Thomas Weski eta Lucía Agirre
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Gizakia | Argazkigintza | Artea eta gizartea | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gogoeta
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/thomas-struth

Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) argazkilariak proposatzen dizkigun irudiek egileak berak bere buruari —nahiz behatzaileei— egiten dizkion galderei erantzuten diete: espazio publikoaren garrantzia, familia-loturek duten ahalmen bateratzailea, naturaren nahiz kulturaren garrantzia eta teknologia berrien mugak eta aukerak. Struth gauza da funtsezkoak diren gaiak, ―gizarte-egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna, adibidez,― dotorezia formal handiko irudietan islatzeko. Horrela artistak publikoa behatzaile izatetik aliatu izatera eramaten du balio sozial, etiko eta gizatiarrak azter ditzan. Thomas Struth erakusketak argazkilari alemaniar aitzindari honen lau hamarkadetako lana aztertzen du haren eragin handiko ibilbidearen garapena taxutu duten gizarte-gaiak azpimarratuz.

Aurkezpen honek Struthen hasierako ideiak —artistak urteen zehar bildutako artxibo-materiala da horien lekuko—ondo definitutako lan-multzoekin lotzen ditu: Toki inkontzienteak delakotik hasita Familia-erretratuak, Museo-argazkiak, Publikoa, Paradisuko irudi berriak eta Toki hau izenekoraino. Lan-multzo horiek bestelako sorkuntzekin batera aurkezten dira, esate beterako:

Berlin proiektua bideolana, 1997an Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan egindakoa; Lindberg-eko Ospitaleko gelak argazkiz dekoratzeko egin zituen paisaia eta loreen argazkiak, gerora Dandelion Room (Txikoria-belarraren gela) monografian jaso zirenak; nahiz azken garai honetako lan-multzoak, Natura & Politika eta Animaliak, besteak beste.

Lan-sail horien guztien arteko loturek agerian uzten dute Struthek zer nolako trebezia duen hainbat gai eta baliabide lantzeko orduan analisia eta argazki-sorkuntza uztartzeko eta, horrela, indar handiko argazki-irudiak ekoizteko.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.