hezkuntza-edukia
Begirada isila eta oihartzun egiten duen artea
- Izenburua:
- Begirada isila eta oihartzun egiten duen artea
- Erakusketa:
- Thomas Struth
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Musika
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Struth, Thomas
Didaktika-proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu eta erreminta eta baliabideak eskaintzen dituzten jarduerak antolatzen ditu, bai aretoetan eta bai online, erakusketa bakoitzeko obrak hobeto hautematen eta ulertzen laguntzeko.
Honako honetan, Thomas Struth erakusketaren osagarri gisa, hezkuntza-espazio honek hainbat giltzarri eskaintzen ditu Thomas Struth argazkilariaren (Geldern, Alemania, 1954) ideiak eta sortze-prozesuak ulertzeko; esate baterako, artistaren lan-multzoetako gaiak, bere ibilbidean zehar behin eta berriro errepikatzen direnak, familiarekiko duen interesa, edo beste pertsona batzuei begira ari diren pertsonen behaketa (Museo-argazkiak multzoan ondo baino hobeto agertzen dena).
Thomas Struth musikazale amorratua ere bada, eta saxofoia eta bateria jotzen ditu. Argazkilariaren eta musikariaren arteko konexio batzuk irudikatzen dira hemen, antzeko sortze-prozesuez baliatzen baitira biak ere.