Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Sarrera

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Izenburua:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Artea. Merkatua | Argia | Konposizioa | Hiri-eszenak | Natura
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia
Aipatutako artistak:
Cézanne, Paul | Degas, Edgar | Manet, Édouard | Picasso, Pablo | van Gogh, Vincent

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketak eta Inpresionismoko eta Postinpresionismoko margolari handien lanak hartuko ditu; hala nola, Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Pablo Picasso eta Vincent van Gogh. Ikusgai egongo diren artelanak Solomon R. Guggenheim Foundation-en funtsen baitan dagoen Thannhauser Bildumatik datoz. Lehenengo aldia da Thannhauser bilduma ospetsuaren sorta esanguratsu bat New Yorketik kanpo erakusten dela, 1965ean, duela 50 urte baino gehiago, Guggenheimen sartu zenetik.

Europan eta AEBn arte modernoa garatzen eta zabaltzen funtsezko papera bete zuen Justin K. Thannhauserrek bere ibilbide bikainean; hura amaitu ostean, 1963an, adierazi zuen garrantzizko lanmultzo bat legatuko ziola Guggenheimi bere bilduma pribatutik, zeinak artearen historiako azken ehun urteak jasotzen baitzituen. Haren emazte Hilde Thannhauserrek Museoari egindako dohaintza gehigarriekin zabaldu zuen funts hori, 1984an eta 1991n. Gaur egun, Guggenheimen funtsak osatzen dituzten eta gehien bat abstrakzioan zentratzen diren lehen artelanen aurreko garaiaren ikerketa garrantzitsua suposatzen du Thannhauser Bildumak: lehen lerrora ekartzen ditu abangoardiako artistak, artea genero eta bitarteko akademikoetatik askatzen saiatu zirenak, natura fenomenoen efektu aldakorrak eta hiriko gaiak ikertuz, eta pintzelkada soltea edo konposizio ezohikoak baliatuta. Praktika artistikoaren berrikuntzak hurrengo hamarkadetan ere jarraitu zuen, artistak plano piktorikoaren fazetak zatikatzen hasi zirenean, baita XX. mendearen hasieran etengabeko aldaketan zen hiriaren ikuskizuna irudikatzen ere. Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketa arte-merkatariak bere garaiko artista berritzaileenetako batzuekiko zeukan konpromisoaren lekuko da, eta familiaren ikuspegia eta arte esperimentalari eman zion babes etenezina nabarmentzen du; izan ere, haien filosofiak bizirik dirau Guggenheimen baitan.