Edukira zuzenean joan

Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era

hezkuntza-edukia

Neurrigabetasuna

Neurrigabetasuna egoteko ezinbestean muga jakin batzuk gainditu behar izan dira. Neurrigabetasunari datxezkion indar eta bizitasunak, paradoxikoki, artifizial bihur dezakete gaia bera. Horrenbestez, neurrigabetasuna antzezten bada, asaldatutako sentimenduetatik, hanpatutako umoretik eta gehiegizko gozamenetik sortutako, edota bizitzatik gertuegi dagoen, antzerki-izaera har dezake. Neurrigabetasuna ez da inola ere neutraltasunaren ondorio; hortaz, neurrigabetasuna gertatzeko nahitaezkoak dira bizitasuna eta zirraragarritasuna.