Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Hausnarketa eta banaketa: eremu grafikoa

Info gehiago

Atalak

Anni Albers: ikusmena ukitu

Izenburua:
Anni Albers: ikusmena ukitu
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Artea eta industria | Artearen demokratizazioa | Sorkuntza artistikoa | Generoa eta sexualitatea | Kolonaurreko kulturak
Mugimendu artistikoak:
Fiber Art
Artelan motak:
Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Anni Albers-en (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, AEB, 1994) obrari egindako hurbilketa zehatza da erakusketa hau. Izan ere, artista nabarmena izan zen Albers, pinturari nahiz ehungintzari dagokien lanaren originaltasunagatik, bai eta gizadia bezain antzinakoa den ekoizpen-modu horren material eta tekniken gaineko ezagutza sakonagatik ere. Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketak arreta berezia ipintzen du epealdien eta lan-sail ezberdinen arteko loturetan, eta artistaren jardunean behin eta berriz errepikatzen diren motibo eta ideiak azpimarratzen ditu baina sormenezko adibide esperimentalekin erkatuz; halaber, funtsezko pentsamendu humanista baten indarra ere islatzen du, artistaren garaiko artistengan nahiz etorkizuneko belaunaldietakoetan eragina izan zuena.

The Josef and Anni Albers Foundation erakundearekin elkarlanean antolatu da erakusketa hau eta nazioartean Fiber Art gisa ezagutzen den ehungintza-artearen birjaiotza modernorako aitzindaria den emakume honen lanaren bikaintasuna azpimarratzea du helburu. Albersek kolonaurreko kultura nahiz industria modernoa ere izan zituen inspirazio iturri, baina ehungintza artisau-lana eta emakumeei zegokien lana zelako usteak gainditu zituen.

Erreferentzia bat izan zen, bai ehun-bilbearen tratamenduan egindako berrikuntzengatik, bai eta ehunaren motiboak eta funtzioak etengabe bilatzeagatik ere; horrez gain, gizakion historian garrantzi sakona izan duten arren, modernitateak “genero txikitzat” jo dituen ikusizko praktiken bitartez —ehungintza eta grabatua— Albersek aurre egin zion pinturaren paper gailenari. Objektuarekin egiazko kontaktu bat nahi zuenez, artistak behin eta berriz ekoitzi zitekeen diseinu gisa birdefinitu zuen artelana, eta publikoarentzat obrak irisgarriagoak izan zitezen proposatu zuen. Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketa artistaren begirada hunkigarri bezain ukigarriari eskainitako omenaldia da, kontzeptuetan bilatzen duen purutasunari eta lana burutzeko argitasunari egindako gorazarrea.

BESTE ATALAK

Forma-produkzioa eta esperimentazioa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Atala, 2017

Info gehiago

Testuak eta ehungintza: hariari jarraituz

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Atala, 2017

Info gehiago

Hausnarketa eta banaketa: eremu grafikoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Atala, 2017

Info gehiago

Anni Albers: ikusmena ukitu

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Atala, 2017

Info gehiago