Edukira zuzenean joan

Palazuelo. Lan prozesua

Pablo Palazuelo

Info gehiago

Atalak

Bere lana

Izenburua:
Bere lana
Erakusketa:
Palazuelo. Lan prozesua
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Forma | Lan-prozesua | Marrazkigintza | Irudikapena
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa
Aipatutako artistak:
Palazuelo, Pablo

Bere lanean Palazuelo ez da oinarritzen aurrez ezarritako ideia jakin batean, eta bere asmoa ez da forma unibokoa bilatzea. Formen artean sortzen diren loturak dira beretzat garrantzizkoak, formak irudikatu beharrean forma horiek agerrarazten laguntzea. Bere ustez, horretarako obra behatzen duenak formak ulertu eta interpretatzetik harantz doan jarrera erakutsi behar du. Formak zinetikoak dira nolabait, irekiak direnez gero eta ikusleak behatu behar dituenez gero; etengabe eraldatzen dira, uneoro agertzen dira elkar lotuta, eta horrek behartu egiten du euren artean sortzen den espazioa, espazio erlazionala. Irudimenak garrantzizko zeregina betetzen du, ezkutuan dagoen errealitatea aktibatzeko bitartekoa baita, eta mundu erreala, aldi berean, ezagutzaren organoa da.

Palazueloren ibilbidea ez da lineala: formak agertu, ezkutatu, eta berriro azaleratzen dira modu desberdinetan denboraren joanean. Zentzu horretan, errepikapena berezko zerbait da bere lanean, manipulazio prozesu baten bidez biologikoki “familiak eratzen dituzten sorkuntza metamorfikoak” eragiten dituzten egituren bitartez.          

Euskarriak sailkatu eta horren arabera amaitutako artelantzat koadroei edo eskulturei lehentasuna ematen dien hierarkizazio akademikoaren ondorioz, arreta gehiegi eman zaie beharbada artista honen pinturei, eta erabili izan dituen baliabideak bereizteari. Dena den, Palazuelorentzat garrantzi handia du egikaritzak, bilatzearen beraren ekintzak, alegia. Beraz, marrazkia oinarrizko zerbait da bere obran, bere lana objektu gisa baino prozesu gisa behin eta berriro aztertzeko. Obrak ez du pinturaren edo eskulturaren espezifikotasuna, espazio aldakorra hartzen du, ez ordea espazio literala, espazio zehatza baizik, eta behatuko duen ikusleak parte hartzea eskatzen du.

BESTE ATALAK

Pablo Palazuelo

Palazuelo. Lan prozesua, Atala, 2007

Info gehiago

Bere lana

Palazuelo. Lan prozesua, Atala, 2007

Info gehiago