Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Atalak

Robert Rauschenberg: Gluts

Izenburua:
Robert Rauschenberg: Gluts
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Materiala
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Beti birziklatzeko prest, Robert Rauschenberg-ek (1925–2008) beste batzuek baztertutako hondakinak berrerabili eta bigarren bizitza bat ematen zien. Gluts saila (1986–95) sortzeko zuzenean heldu zien bere estudioko zoruan zeuden askotariko gauzei —zaborretik ateratakoak—, eta aurkitutako objektuak besterik ez erabili zuen. Sailaren jatorria Texasera egindako bidaia batean dago; Houstongo Contemporary Arts Museum-en erakusketa bat zuela joan zen 1980eko hamarkadan hara. Garai hartan Texasko ekonomia itolarrian zegoen petrolioaren merkatuko soberakinek (gluts ingelesez) atzeraldi ekonomikoa eragin baitzuten, eta horrek ekarri zuen hondamendia hartu zuen gogoan Rauschenbergek. Floridara, Captiva Island-eko bere estudiora, itzuli zenean, 1970eko hamarkadaz geroztik sarri joaten zen Gulf Iron and Metal Junkyard txatartegira hurbildu zen eta bertan metalezko objektuak bildu zituen, hala nola, bide-seinaleak, ihes-hodiak, kalandrak, pertsiana metalikoak eta abar.

Rauschenbergek hondakinetara jo zuen egunerokoaren parte zirelako eta horien ezaugarri formalek, hots, itxurak, erakartzen zutelako. Glut lanen osagaiak, gai bakun eta talde gisa, Rauschenbergen hiztegi artistikoaren oinarria dira. Hondakinek gogotik erakartzen zuten: “Beno, besteek utzitako objektuak gustuko ditut, horregatik saiatzen naiz beti horiek berreskuratzen”. Lehen begiratuan Glut lanek ez dute erraz ezagut daitekeen irudirik, baina horien izenburu iradokitzaileen, kolorearen erabileraren eta figurazio-jiteko konposaketen bidez artistak izaera lirikoko eta umoristikoko artelanak sortu zituen, zeinetan osotasuna atalen batzea baino gehiago den.